
Joxan Goikoetxearen eskutik, Gabriel Aresti Mug(H)arri, Euskaltzaindiak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Gabriel Aresti Katedrak sustatutako sorkuntza eszenikoa, poeta bilbotarraren heriotzaren berrogeita hamargarren urteurrena ospatzeko.
Elkarrekin musikaren, hitzaren eta kulturaren arteko harremana sarritan uztartu izan duten EusKameratako kideak lagun dituela, Arestiren figurarekiko ibilbide sentikor eta intelektuala proposatuko digu Goikoetxeak lan honekin. Soinuzko sorkuntzaren eta hitz poetikoen arteko elkarrizketa garaikidearen bitartez, Gabrielen pentsamendua, estetika eta iruditeria ideologikoa biziberritzeko gonbita.