
Judith Jáureguik Homeland bere azken diskoa aurkeztuko du, Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoarekin eta Kaspar Zehnderrekin batera grabatua eta International Classical Music Awards 2025 (ICMA) sarietarako izendatua izan dena.
Nortasuna, finezia eta argia, horra Judith Jauregui donostiarraren hiru bereizgarri. International Piano aldizkari ingelesak honako hitzok erabili ditu berriki hura deskribatzeko: “intuizio sortzailea, artista irudimentsua, interprete harrigarriro pertsonala, txundigarria bere espresioaren heldutasunagatik”. Eta Piano News aldizkari alemanaren hitzetan, berriz, “interpretazioaren bikaintasunaz gainera, benetan zer esanik baduen piano-jotzaile bat entzuten ari garelako inpresioa egiten du”.
Frédéric Chopin, Edvard Grieg, Manuel de Falla, Komitas Vardapet, Heitor Villa-Lobos eta Alberto Ginasteraren obrak joko ditu Jáureguik.