
Prozesu fotografikoa jolasaren, akatsaren eta esperimentazioaren ikuspegitik garatuko dugun lantegi bat proposatzen dugu. Formatu handiko kamera batekin argazkiak egingo ditugu, esposizio bikoitzak landuko ditugu eta hartualdiaren mugak desafiatuko ditugu, beste irudi posible baten bila.
Ikusizko desobedientziaren musak deituko ditugu, fotogramak eta quimigramak eginez; tarteka dantzatu eta kantatuko dugu jartzen diguten musikarekin.
Druida bihurtuko gara, menta eta oloa erabiliz errebelatzaileak prestatuko ditugu. Oihalak eta egurrak emultsionatuko ditugu, eta edertasunak beste bide batzuk erakutsiko dizkigu, sormenerako eta arterako. Ezer serioa: lau egun jolas hutsean, isilean gordetzen ditugun sorpresa gehiagorekin, sorgin onak garen aldetik.