
7×7 Kultura Kalean
Aupa hi! Ongi etorri Julen Axpe-ren show berrira.
“Furgonologo”-rekin 5 urtez antzokiz antzoki ibili ondoren, umoregile eta Dazn-en Athletic-eko partiduen narratzaile euskaldunak “Camino al Existo” aurkezten du.
Athleticek arrakasta berreskuratzeko egindako bidea arakatuko duen umorezko ikuskizuna! Tartean, kopako 5 final galduta! Porrotetatik ikasten bada, ikuskizun honetatik master batekin eta bi unibertsitate titulurekin aterako zara.
SPOILER! Azkenean, Athleticek kopa irabazi zuen 40 urte geroago, baina ikuskizun honetan, garaipena ez da garrantzitsuena, baizik eta erori ondoren aurrera jarraitzea, futbolaren mugetatik harago doazen lezioak ikasiz.
Julen Axpek bere furgoneta baztertuko du gabarraren patroi izateko eta antzokietan San Mamesen pareko giroa sortzeko!
Iraupena: 75 min inguru
Ez da gomendatzen 14 urtetik beherakoentzat
Sarrera: Doan