ETENGABEKO (BER)ERAIKUNTZAN | Julene Gatzagaetxebarrria eta Sara Oregi |Batera 2024 deialdiko irabazleak Julene Gatzagaetxeberrria eta Sara Oregi izan ziren eta olerki-liburu bat argitaratzeko helburuarekin ekin diote crowdfunding kanpainari. Hortaz, maiatzaren 8an 19:00etan IAKn olerki-liburuaren emaitzak aurkeztuko dituzte. Gatzagatxebarriaren olerki bakoitzak Oregi artistaren ilustrazioek laguntzen dute, olerkiak gorpuztuz eta edertuz. Liburu hau azken urteetan idatzi dituen olerkien bilduma izango da hain zuzen ere, ez dute ildo zehatz bat jarraitzen, baizik eta gaien ortzimuga zabal bat jorratzen dutela: bizimodua ikusteko erak, eguneroko kronika kritikoa, pertsonen arteko harremanen eragina, adiskidetasuna, maitasuna, izan ditudan bizipen pertsonalak eta fikziozkoak direnak ere, lagunei opari modura eskainitakoak…
BATERA. KULTUR PROIEKTUAK ELKARREKIN | Deialdiaren emaitzen aurkezpena | IAKk eta Gauekoak programak elkarlanean egiten duten deialdi hau Euskal Herrian bizi, ikasi edo lan egiten duen 16-30 urte bitarteko gazteei zuzendutako deialdia da Batera. 2024koa 5. edizioa izan da. Gazteen artean euskaraz garatuko diren kultur proiektuei bultzada ematea du helburu. Itsulapikoa.eus plataformarekin elkarlanean crowdfunding kanpaina bat eta haren komunikazioa antolatzen lagunduko diete. Edozein ideiak balioko du, euskarazko kultur sorkuntza elikatzeko izango bada: liburu edo disko bat argitaratu, jaialdi bat antolatu, App bat sortu, podcast bat martxan jarri, erakusketa bat egin, bideo-jolas bat garatu, euskarazko lelodun kamisetak egin, sare sozialetarako edukia sortu…
Izaskun Arrue Kulturgunea (IAK), Gauekoak, Gasteizko Udala, Laboral Kutxa, Vital Fundazioa eta Itsulapikoari esker atera ahal izan dugu ekimen hau aurrera.