Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Justizia soziala eta aniztasuna ondare-hezkuntzari aplikatuta»

enero 29

Tailerrak justizia sozialaren eta aniztasunaren oinarrizko kontzeptuak jorratzen ditu, ez aberasten gaituen zerbait bezala ulertuta, baizik eta diskriminazioaren kontrakoa bezala.

Diskriminazio-kategoriak definituko dira, hala nola sexismoa, arrazakeria, kapazitismoa edo helduaroa, haien artean inolako hierarkizaziorik ezarri gabe, eta horiek sortzen eta erreproduzitzen dituzten mekanismoetako batzuk aztertuko dira, hala nola estereotipoak. Haien arteko intersekzio sistemikoak aztertuko dira, pertsona bat diskriminazio-mota ezberdinek zeharkatzen baitute aldi berean. Pertsona bakoitza zeharo desberdina da beste edozein pertsonarekiko, nahiz eta antzeko esperientzia batzuk partekatzeko aukera izan. Horregatik ez gara kolektibo edo taldeez ariko. Botere sistemak aztertzean jarriko da fokua, eta ez norbanakoen jarrerak.

Tailerrak «Mahloquet» metodoa erabiltzen du. Entzute aktiboa dakar, orokortzeak saihesten ditu eta pertsona bakoitza bere diskurtsoaz arduratzera gonbidatzen du. Metodo honetan ezagutzaren osagai emozionala txertatzen da, eta hainbat esperientzia deshierarkizatzen dira, pertsona marjinalizatuen errealitateak ezagutuz, tradizionalki museoetan ahotsik izan ez dutenak.

Metodologia Leah Czollek, Gudrum Perkok eta Heike Weinbachek garatutako kontzeptuan oinarritzen da. Berlingo «Institut Social Justice und Radical Diversity»-ren sortzaileak izan ziren, 2001. urtean, eta, aldi berean, «Teaching for diversity and Social Justice» (Adams, Bell, Griffin) amerikarra egokitu zuten.

Hizlaria: Amaia Fernandez de Bobadilla. Gizarte eta Kultura Antropologian lizentziaduna da EHUn, eta Kultura Kudeaketako graduondokoa egin zuen Deustuko Unibertsitatean. 2010etik Munichen bizi eta lan egiten du. Bere ibilbidean Haus der Kunst arte garaikideko museoarentzat lan egin du, Municheko Zinema eta Telebista Unibertsitatearentzat eta gaur egun Rüdiger Schöttle arte garaikideko galerian lan egiten du. Gainera, ibilbide luzea du hezitzaile artistiko gisa. Chillida Leku museoan Hezkuntza arloko arduraduna izan zen 2007tik 2010era. Alemanian, freelance gisa aritu da Pinakothek der Moderne, Brandhorst Bilduma, Antzinako Pinakoteka, Hypokunsthalle edo Cervantes Institutuan, besteak beste. 2022az geroztik, gainera, «Trainer in Social Justice and Diversity» (Justizia sozialean eta aniztasunean trebatzailea) da, Potsdameko Unibertsitate Teknikoan trebatu ondoren.

Eman izena

Local

Rekalde Aretoa
Alameda de Rekalde, 30
Bilbao, Bizkaia 020 España