Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

KAI NAKAI: «Gaupasa Bira»

enero 30

Kai Nakai: Indar feminista, euskal musika eta nazioarteko erritmoak

Kai Nakai artista gasteiztarra da, proposamen fresko eta indartsuekin moldeak apurtzen dituen abeslaria. Euskarazko reggaetoian aitzindaria izanik, gaur egun popa, elektronika, reggaetoia eta beste erritmo batzuk fusionatzen dituen estilo propioa lantzen du. Bere letrek ahalduntzea, askatasuna eta norbere burua maitatzea aldarrikatzen dute

2024ko urrian, Gaupasa kaleratu du, hizkuntza anitzeko lan berezia, zortzi emakume artistarekin elkarlanean egina. Abesti bakoitzak nortasun berezia du, eta musika eta koreografia elkartzen dituen ikus-entzunezko zuzeneko esperientzia bat osatzen du.

Gaupasa-rekin, Kai Nakai euskal eszenako artista berritzaileenetako bat bihurtu da, bere musika eta mezua publiko anitz eta global batera eramanez.

Local

Azkenak elkartea
Oyón-Oion, Álava 043 España