
Gero eta gehiago eskatzen duen ispilu sozialaren aurrean, badirudi gauero are intentsitate handiagoz distira egitea dela estrategia posible bakarra.
Hainbeste kontsumoren prezioa, sitsek argitik gertu hegan egiteagatik ordaintzen duten prezio berbera da: bat-bateko burnoutaren erdian su hartzeko aukera, alegia.
Lengoaia fisiko eta estetika oso zainduarekin, gehiegizko ahaleginaren prezioa du ikuskizunak hizpide.