Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Kaldereroak 2025: egitaraua

febrero 8

Jai honetan, kaldereroak Donostiara Inauterien iragarle etorri zirenekoa ospatzen da, otsailaren lehen larunbatean edota Kandelario egunaren (otsailaren 2aren) ondorengo larunbatean.

Hungariako Kaldereroen Konpartsak Turkiar Kaldereroen Konpartsa du aitzindari, zeinak, Gazteriaren Tertuliak antolaturik, 1828ko astelehen inaute egunean desfilatu baitzuen, italiar eta turkiar erara jantzita, denak batera kantuan eta txokolaterak eta metalezko beste tresna batzuk joz.

Jaiegun hau Donostiako zaharrenetakoa da, eta ezin konta ahala konpartsa ibiltzen dira kalez kale, zartagin eta mailuez zarata ateraz, ehunka ahotsek Raimundo Sarriegi apartaren doinuak kantatu bitartean.

Local

Atxulondo – Egarri tabernak
Zizurkil, Gipuzkoa 028 España