Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Kale Hizketak» (entsegu irekia)

mayo 26

Kukai Dantzak Kale Hizketak lan berriaren entsegu irekia eskainiko du. Kukai Dantzak kultur aniztasuna eta elkarrizketa oinarri dituen lan berria prestatzen ari da. Euskal dantza, flamenkoa eta dantza urbanoa harremanetan jartzen ditu proposamenak, eta horren lagin bat erakutsiko dute entsegu publiko honetan Alain Maya, La Pulga eta Iñaki Lopezek.

Gonbidapenak

  • Sarrera doakoa da. Gonbidapenak eskuragarri egongo dira maiatzaren 19an 11:30etik aurrera webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan. Bi gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.

Local

Victoria Eugenia Antzokia – (Victoria Eugenia Antzokia, Tabakalera, Kutxa Fundazioa)
Argentinar Errepublikaren Pasealekua, 2
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España