Bitxikerien kabinete ibiltaria.
«Ikuskizun honetan, objektu orok sekretu bat gordetzen du… eta geldialdi bakoitzak, sorpresa bat.«
Pedalez bultzatutako gurdi bat indarrez sartu da kaleetan, amets ahaztuen makina batek bezala kirrinka eginez. Bertan, pertsonaia xelebre bat doa: mirarien bildumagilea eta ezinezko istorioen kontalaria. Bere bitxikerien kabinetean, objektu bakoitzak arima bat du, mugimendu bakoitza ikuskizun bat da eta geldialdi bakoitza, harritzeko gonbidapen bat.
Aurreikusi ezin diren zenbakien, umorearen, trebeziaren eta poesia bisualaren artean, fantasia gurpil gainean bidaiatzen duen unibertso batera eramaten dute publikoa. Edozein txoko pista magiko bihurtzen duen kale antzerki ikuskizuna, bitxikeria eta emozioen museo bizia.
Presta zaitez ohiz kanpokoa, samurra eta ustekabekoa ezagutzeko: Bitxikerien kabinete ibiltaria iritsi da… eta edozer gerta daitek