Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

KALEKA 2025: «Gregarios»

julio 5

Gregarioak ez dira epikoak, ezta heroikoak ere. Gregarios ikuskizun zintzo, dibertigarri eta izerditsua da, kirolaren alderik gizatiarrenaz hitz egiten duena.

Akrobaziaren eta umorearen bidez, bi artistek beren harremanean jartzen dute arreta, beren adiskidetasunean, eta lankidetzatik gatazkara nola igarotzen diren erraztasun harrigarriz. Etengabe bilatzen dituzte beren burua zirikatzeko eta neurtzeko jolasak, baina aurkitzen dituzten desberdintasunak gorabehera, konplizitatea beti dago presente, funtsean, jolasa besterik ez baita.

Eszenan, presentzia samur eta sotila eta maila tekniko altua nahasten dituzte zirkuko diziplinetan. Baskula, masta txinatarra eta akrobazia, publiko guztientzako pieza tekniko eta sotil batean.

 
Fitxa artistikoa:
  • Ideia originala: Soon Circus Company
  • Artistak eszenan: Nilas Kronlid eta Manel Rosés
  • Kanpoko begirada: Joan Català eta Angela Wand
  • Musika: Albert Oliveres
  • Aparatuen diseinua eta eraikuntza: Ullrich Weisel eta Soon Circus Company
  • Argazkiak eta bideoa: Nanouk Films
  • Jantziak: Soon Circus Company eta Nanouk Films

 

Local

IBILTARIA. Hasiera: Udaletxe aurrean
Zarautz, Gipuzkoa 079 España