Kaleka 2025 – Nazioarteko Kale Arteen Jaialdia uztailaren 4tik 6ra egingo dute. KALEKA – Lekeitioko Kale Arteen Jaialdia bere 35. ediziora iritsi da, arte garaikidea, parte-hartzailea eta berritzailea kalera ateratzeko apustuari tinko eutsiz. Uztailaren 4tik 6ra bitartean ospatuko den jaialdiak 13 ikuskizun eskainiko ditu Lekeitioko kaleetan zehar, tokiko eta nazioarteko konpainia ugariren eskutik.
Hiru eguneko jaialdia izateaz gain, KALEKAk urte osoko kultur egitarauaren parte izan nahi du, kultura kritikoa, feminista eta komunitateari lotutakoa bultzatuz. 1989an sortu zenetik, erreferente bihurtu da Euskal Herriko kale arteen panoraman, eta urte hauetan zehar bost kontinenteetako artisten lana hartu du Lekeitioko kaleetan.
UZTAILAK 4:
UZTAILAK 5:
UZTAILAK 6: