Cargando Eventos

« Todos los Eventos

KALEKA Lekeitio 2026 – Lekeitioko Nazioarteko Kale Arteen Jaialdia

julio 3 - julio 5

Kaleka 2026 – Nazioarteko Kale Arteen Jaialdia uztailaren 2tik 5era egingo dute. 

KALEKA, Lekeitioko Kale Arteen Jaialdiak, uztailaren 3an, 4an eta 5ean ospatuko du bere edizio berria. Aurten, jaialdia lau hildo nagusiren inguruan egituratuko da: KALEKA Programa Ofiziala, KALEKA Scratch, KALEKAz Blai eta KALEKARI, kale arteak herriko espazio publikoetara hurbiltzeko eta herritarren parte-hartzea sustatzeko helburuarekin.

Hiru egunetan zehar, Lekeitioko kale eta plazak arte eszeniko garaikideen agertoki bihurtuko dira. Antzerkia, zirkoa, dantza garaikidea, instalazio artistikoak, tailerrak eta prozesu sortzaileen erakustaldiak izango dira protagonista, herriko gune ezagun zein ezezagunetara artea eramanez.

Aurtengo edizioak guztira 10 ikuskizun bilduko ditu, eta parte hartuko duten konpainia eta artistak deialdi ireki baten bidez hautatu dira. Guztira, 177 proposamen inguru aurkeztu dira edizio honetarako.
Jaialdian izango dira honako konpainia eta sortzaileak: Berceurs du temps (Kanada), Circ Vermut eta Mumusic Circus (Katalunia), Desprovistos (Andaluzia), Haatik eta Bitsa Konpania (Euskal Herria), Bruboc (Italia), Quase Cia (Brasil), Compagnie Bivouac (Frantzia) eta Moveo (Katalunia).

Local

Kaldearte – Probintzia Plaza
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España