Lehen edukiontzi bat izan zena, gaur egun ikus-entzunezko estudio bat da, elkarrizketetarako guztiz hornitua. Sorkuntza kolektiboko gune bat, istorioak grabatu, ekoiztu eta zabaltzeko egokitua. Animatu parte hartzera zuzeneko podkasten grabazioetan eta mikro irekian, zure ideiak, gogoetak eta bizipenak partekatuz.