Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Kameleoiak gara! Arte lantegia: «Gabriel Chaile. So eginez aldatu ginen»

diciembre 27, 2024

Erakusketek txikiak eta helduak praktika artistikoetara hurbildu eta elkarrekin gozatzeko guneak ahalbidetzen dituzte. 

Gabriel Chailek antropologiaren, espiritualtasunaren eta artearen esparruetan egiten du lan. Argentinako ipar-ekialdeko kultura indigenetan sustraituta, formen genealogiari buruzko ikerketa material moduko bat da bere lana. Eskala handiko eskultura, marrazkia eta instalazioa ohiko praktikak dira artistaren proposamen artistikoan. Adobea, buztina eta metala bezalako materialekin maiz lan eginez, Chailek bere arbasoen eta bere komunitatearen kontakizunak berrartu eta biziberritzen dituzten istorioak ehuntzen ditu, bere praktikan esanahi errituala eta sinbolikoa integratuz.

Lantegian zehar Gabriel Chaile artistaren imaginariora gerturatuko gara, marrazkia, autoerretratua, gorputza, eskala aldaketa, e.a. izango ditugu esperimentaziorako tresna.
  
Datak:

  • Azaroak 16
  • Abenduak 14
  • Urtarrilak 25

OHARRAK

Lantegi hauek familian parte hartzeko direnez txikiak helduren batekin batera etorri behar dira. Izen ematea parte hartzaile GUZTIEK bete behar dute (txiki zein heldu).

Lantegia aurrera eraman ahal izateko, gutxienez bi famiilien parte-hartzea beharko da.

5 -12 urteko haurrentzat

Local

Tabakalera – (Plaza)
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España