
Azaroaren 6tik abenduaren 4ra bitartean, Abandoko Udaltegiak (Bilbo) hartuko du Kanthoria eta Auto-tunea erakusketa, Musika Bulegoak sustatua, Bilboko Udalaren laguntzarekin eta Eusko Jaurlaritza eta Orona Fundazioaren babesarekin.
Xabier Erkizia ikertzaile eta soinu sortzaileak komisariatutako erakusketak euskarazko musikaren historia aztertzen du: lehen kantutegi herrikoietatik hasi eta gaur egungo soinu digital eta autotuneen garaira arteko bidaia bat.
Erakusketa hau Musika Bulegoaren 10. urteurrenaren ospakizunen baitan kokatzen da, eta gure lanaren funtsa kalera ateratzeko modu bat da: euskarazko musikaren iragana, oraina eta etorkizuna partekatzeko gonbidapena.
Jarduera osagarriak:
Azaroaren 6a (19:00) – Inaugurazio ofiziala eta bisita gidatua Xabier Erkiziarekin, eta ondoren Belako (formatu akustikoa), IbonRG eta Moxal taldeen emanaldiak.
Lekua: Abando Udaltegia (Barrainkua, 5 – Bilbao / Bilbo)