O-ko Andre Maria Plazak Iruñeko Udalaren «Kantu eta Hitza» euskal musika programaren edizio berri bat jasoko du. Sarrera librea izango da lekuak bete arte. Kontzertuak maiatzaren 15etik ekainaren 19ra bitarteko ostegunetan izango dira, 20:00etan.
Eguraldia txarra izanen dela aurreikusten bada, Erraldoien Txokoan (Descalzos 72) eginen dira kontzertuak. Kasu horretan edukiera mugatua izanen da. Sarrerak doan izanen dira eta bertan jasoko dira, kontzertuak hasi baino ordubete lehenago. Bi sarrera hartzen ahalko ditu, gehienez, pertsona bakoitzak.
Aurten, zikloari hasiera eman baino lehen, Jon Maiak kontzertua eskainiko du apirilaren 24an, 19:30ean, Baluarten. Sarrerak (15 €) leihatilan edo Baluarteko webgunean (www.baluarte.com) eskuratu ahal izango dira.
Apirilak 24
Maiatzak 15
Maiatzak 22
Maiatzak 29
Ekainak 5
Ekainak 12
Ekainak 19