Kantu eta Hitza 2025 jaialdiaren barne.
Frikun Euskal Herriko lau musikari eta afro-rock talde bat dira, hein handi batean Afrika Mendebaldeko musika elektrikoan inspiratuak baina nortasun musikal propioa sortu dutenak. 2022an kaleratu duten Ezerezko Herria autoekoiztutako azken diskoan doinu liluragarriak eta erritmo uhinak uztartzen dituzten konposizio originalak daude, baita kritika sozialaren, hausnarketa globalaren eta introspekzioaren artean dabiltzan euskarazko hitzak ere.