Kantu eta Hitza 2025 jaialdiaren barne.
Hiuzz 2021ean sortutako hirukotea dugu, aspaldiko lagunez osaturikoa.
Pop/Rockaren bueltan sortzen dituzte abestiak, melodia argitsu eta soinu zikinak landuta. Duela gutxi kaleratu dute lehendabiziko lan luzea, Esperoan.
- Oharra: Eguraldia txarra izango dela aurreikusten bada, Erraldoien Txokoan (Descalzos 72) eginen dira kontzertuak. Kasu horretan edukiera mugatua izango da. Sarrerak doan izango dira eta bertan jasoko dira, kontzertuak hasi baino ordubete lehenago. Bi sarrera hartu ahalko ditu, gehienez, pertsona bakoitzak.