Kantu eta Hitza 2025 jaialdiaren barne.
Ziztada & Rlantz reggae dub taldea da, 2017an sortua. Ahotsean Ziztada (Bilbo), Rlantz (Amurrio) base ekoizlea eta dub maker-a, eta Komadü (Sarria) saxofoi- eta melodika-jotzailea dira taldea osatzen dutenak. Sound system munduan sartzeko grinatik hasi zen proiektua, ikusita Euskal Herrian ez zela erregistro hau lantzen zuen talde askorik eta are gutxiago euskaraz eta emakume bat protagonistatzat harturik.
Musika propioa sortzen dute eta letra alternatiboak eta aldarrikatzaileak dira oinarri. Izan ere, Ziztadaren hitzetan: “Emakumerik ez egoteak (gehienbat musika estilo hauetan) ahaldundu gaitu proiektuan, sound system mugimendua berdintasunean eraikitzeko eta gure letren mezua zabaltzeko gogoa baikenuen. Beste alde batetik, euskarazko musika sustatzeko proiektua ere bada.” Nahiz eta azkenengo lanetan sentimendu eta ideia pertsonalak azaleratzen diren, instrumentaletan eta hitzetan indarra transmititzen jarraitzen dute.
Hiru disko argitaratu dituzte jadanik: Egun Hotzak (2018), Azken Argiak (2020), eta azkenengoa KSMS (2021). 2025ean, berriz, Ipar Haizea album argitaratu dute.