Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Kantu eta Hitza Zikloa 2026: ANARI

mayo 8

2026ko Kantu eta Hitza Zikloaren barne.

ANARI KONTZERTUAN. POMPELO CIVIVOXA, 2026ko maiatzak 5. 20:00 – 21:30. 

1997an argitaratu zuen lehen diskoa, bere izen artistikoa duena izenburu. Harrezkero, Anari ahots pertsonal eta garrantzitsuenetakoa bihurtu da euskal musikaren eszenan. Ia hiru hamarkadatan estudioko 7 disko eta zuzeneko 2 grabatu ditu.

Kritika espezializatuak hasiera-hasieratik kokatu du Anariren ibilbide musikala Euskal Herriko gailenetakoen artean, eta gaur egun badago euskaraz idatzitako literaturaren barruan nabarmentzen duenik ere. Izan ere, azken urteotan bi liburu argitaratu ditu: Gari eta goroldiozko (2022) eta Demoliciones controladas (2023).

Artista, abeslaria, gitarrista eta konpositorea, erraietatik sortzen zaion estilo musikal paregabe baten jabe da Anari. Rocka eta folka uztartuta, berritzen eta soinuak esploratzen dihardu etengabe. Azpimarratzekoak dira, gainera, bere letren sakontasun poetikoa, zintzotasuna, hunkigarritasun gordina eta dotorezia, gaitzat dituztenak maitasuna, bakardadea, tristura, edertasuna, identitatea, introspekzioa, gizartea, politika…

Local

Pompelo Civivoxa – (Iruñeko Andre Maria katedrala)
Salestarren Plaza, 7
Pamplona/Iruña, Navarra 201 España