
Kapsula 2025 – BilbaoHistoriko-ren Gabonetako mikroantzerki Jaialdia abenduaren 11tik 14ra bitartean izango da.
Bilboko Udaleko Berdintasun eta Jai Arloak eta BilbaoHistorik bultzatutako jaialdiak, Alde Zaharreko, San Frantziskoko, Bilbo Zaharreko eta Atxuriko denda eta txoko esanguratsuenak beteko ditu, doako sarrera duten 15 ikuskizunekin (edukiera bete arte).
Laugarren edizio honetan, hogeita hamar bat artistak parte hartuko dute (aktoreak, musikariak eta ilustratzaileak), Gurutze Beitia aktorearen zuzendaritzapean.
Programak hiriko auzo historikoetatik arte eszenikoak sustatzea du helburu, euskarazko eta gaztelaniazko 15-20 minutuko ikuskizunen bidez.