Mantxan jaioa, artista folkloriko honek 2012an ekin zion bere ibilbideari. Maltara joan ostean, bertan hasi zen Mudanzas lehen albumeko abestiak konposatzen. 2023an Benidorm Festen parte hartu zuen Quiero y duelo abestiarekin, finalistetako bat izanik. Gaztela-Mantxako Alaba Kutun aitortu zuten. 2024an La Serrana kaleratu zuen, besteak beste, Mondosonoro, Rockdelux, Efe Eme edo Jenesaispop, urteko diskorik onenetako bat zela onartu zuten euren hedabideetan. Albumak Musika Akademiaren Folklore Album Onenaren Saria irabazi zuen eta lau izendapen jaso zituen MIN Sarietan.