Karratu beltz leuna lanak erakusketaren inguruko hausnarketa bat proposatzen du, zentzu arrazionala aldi baterako eteten duen arreta-modu berezi bat aktibatzeko gai den interfaz gisa ulertuz erakusketa. Arrazoiaren parentesi horretan esperientzia pertzepziozkoa, haragizkoa eta afektiboa agertzen dira, zeinak une bakoitzean azaltzen dena -kasu honetan artelana- jasotzen baitute. Erakusketak etenaldiko espazio horretan sartzea proposatzen digu, artelanari modu berrian begiratu eta une horretan gure buruari galdetzeko: zer iluntasun gordetzen dira formaren atzean?