Markos Gimenoren KARTELETRAK erakusketa
Urriaren 3tik 26ra zabalik egongo den erakusketa, euskaraz idatzitako berrogeita hamar palindromo baino gehiagok osatzen dute. Palindromo horietako batzuk Markosek berak diseinatu zituen, baina Joseba Sarrionaindiaren lanari esker, haren lagun ugarik eta hogeita hamar euskal artista baino gehiagok, palindromo horiek kartel formatuan ilustratzen lagundu nahi izan dute. Besteak beste, egile hauen lanak ikusi ahal izango dira erakusketan: Fernando eta Vicente Roscubas anaiak; Aristides Hernández (Ares) artista kubatarra; Jose Enrike Urrutia “Kapeau”; Unai Iturriaga “Bigara”; Jose Antonio Azpilicueta ilustratzaileak eta Gotzon Garaizabal eta Luis Zavalamendiaren erliebezko lanak. Gainera, Markosen laguna eta zeramista den Esther Astarloaren lankidetzari esker, Markosen palindromoetan oinarritutako zeramikazko piezak ere ikusi ahal izango dira.
Erakusketari lotutako hainbat jarduera osagarri izango ditugu urrian zehar. Besteak beste, Joseba Sarrionandiak gidatutako bisita, Ihana Iriondoren eta ANARIren kontzertua, Bigara taldeak antolatutako familia-tailerra, Rober Sanchezek gauzatutako palindromoak sortzeko tailerra, Iñaki Lazkanoren bisita gidatua eta Mursegoren Sukramarkus kontzertua, zeinetan Markos Gimenoren palindromoak oinarri hartu dituen abestiak sortzeko.