Katalogazio analitikoa erabilgarria da bildumaren atal bat sakontasun gehiagorekin landu nahi denean; tokiko bilduma landu nahi denean edo liburutegiak gai jakin batzuk sakontasun handiagoz jorratzea erabakitzen duenean, adibidez. Ikastaro honen helburu nagusia katalogazio analitikoa ezagutzea izango da gure liburutegietan erabili ahal izateko.
Izena emateko epea: 2025ko urtarrilaren 17tik martxoaren 3ra.