LEMAK 2019ko uztailean sortutako Bergara eta Antzuolako taldea da. 2024ko otsailean bere bigarren lana grabatu zuen: “Bi zauri bizi, Bi lore txiki, Bi harribitxi”. Lan honekin, hirukote soinu gordinago eta indartsuagoa eman nahi izan diogu gure musikari, gitarra, baxu ta bateriari protagonismo gehiago emanez eta zuzenekoetan transmititu nahi dugun energia guztia jasoz.