Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Katapulta Tour Gipuzkoa 2025: MALKO

agosto 1

«Gu MALKO gara, Oñatiko bost gaztek osatutako rock taldea. Ander Igartua baterian, Anje Maiztegi eta Unai Agirre gitarretan, Unai Izura baxuan eta Maddi Arlanzon ahotsean.

2023ko maiatzean eman genuen gure lehen kontzertua eta uda horretan zehar Euskal Herriko hainbat tokitan ibili ginen jotzen. Abenduan estudiora sartu eta 2024ko martxoan kaleratu genuen 10 kantuz osatutako diskoa, “Esan ez direnak” izenekoa. Abesti bilduma honek mota ezberdinetako kantuak batzen ditu, batzuk gogorragoak eta beste batzuk xamurragoak, beti ere rock doinuak oinarri hartuz. Urte amaieran Gaztea Maketa lehiaketa irabazi genuen. Oraindik bide luzea daukagu aurretik eta etorkizunera begira, kantu gehiago kaleratzeaz gainera, guretzat ezezagunak diren oholtzak zapaltzea nahiko genituzke

 

Local

Andre Gobadarien Parkea edo Kontxa Etxeberria Plaza
Astigarraga, Gipuzkoa 903 España