NURIA CULLA abeslari, gitarrista eta konpositore donostiarra 2013an hasi zen bakarlari gisa, indie-folk eta pop alternatiboaren artean mugituz. 2018an bere lehen EP akustikoa argitaratu zuen, «Lluvia de marzo en Venecia», eta 2021ean talde formatuan estreinatu zen, «I used to» eta «casi nada» singleekin. Musikenen (Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia) goi mailako ikasketak egin ondoren, «Hamaika gau» lan berria kaleratu zuen 2024an. Bidaia horretan, bere ahotsak, instrumentu gehiagoz inguratuta, jazza, soula eta bossa nova estiloen sofistikazioa pop eta elektronika soinu berrienen freskotasun eta bizitasunarekin uztartu ditu.
SUITE SEDA jatorri donostiarreko taldea da, jam sessionetan jotzen ezagutu zuten bost lagunek osatua. Taldea honako hauek osatzen dute: Luca Grassi (ahotsa eta gitarra), Aimar Alonso (saxos), Asier Eraña (baxua), Saturnino Ruake (teklatua) y Ander Larrañaga (bateria).