Sari ugari jaso ditu emakume ukiezinek soilik osatutako Indiako lehen komunikabideari buruzko dokumentala honek. Gizonak nagusi diren esparru batean, Meera prentsa-buruak eta berarekin diharduten berri-emaileek tradizioak hautsiko dituzte, eta ustelkeria politikoaren, mafien eta egungo India kutsatzen duen matxismoaren aurka lehiatuko dira. Prentsa-askatasunaren eta feminismoaren aldeko aldarri ausarta da.
Sarrerak: