Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Kazetaritza, bertatik bertara 2025: «Vidas Ocupadas»

agosto 26

 
Bonbardaketak, kontrol militarrak nonahi, lur konfiskatuak,indarkeria egunero, mehatxuak, izua… Nola bizi dute egunero gatazka palestinarrek eta israeldarrek? Modu bakarra da gatazka luze bezain konplexu horretan sakontzeko: aurpegiak izenekin janztea, eta -harrituko, hunkituko eta zenbait egi kolokan jarriko dizkiguten bizi istorio hauen bidez- errealitate hori ulertzen saiatzea.

Hizlaria: Beatriz Lecumberri, kazetaria, nazioarteko informazioan espezializatua. Berri-emaile lanetan aritu izan da Jerusalemen, Caracasen, Rio de Janeiron eta Parisen, eta France-Presse agentzian (AFP) lan egin du. Palestina, latierra estrecha eta La revolución sentimental liburuen egilea da. Ana Albarekin batera, Condenadas en Gaza (“Gazan kondenatuta”) dokumentala zuzendu zuen 2020an. Gaur egun, El País egunkariko “Planeta Futuro” atalean egiten du lan.

Sarrera doan

Sarbidea: eskuineko alboko atea (iparraldeko sarrera).

 

Local

Sancho el Sabio Fundazioa eta Europa Biltzar Jauregia
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España