Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Kazetaritza, bertatik bertara 2025: Zineforuma: «Yo Capitán»

agosto 25

 
Matteo Garroneren «Yo Capitán» filma proiektatuko da.

Senegaleko bi gaztek Dakar uztea erabaki dute, eta Europaranzko migrazio-bideari ekin diote. Zuzendari italiar Matteo Garronek (Gomorra, Dogman) odisea garaikidea osatu du film honetan: protagonistek basamortuko arriskuak, Libiako atxiloketa-guneetako izugarrikeriak eta Kontinente Zaharreranzko itsas zeharkaldia gainditu beharko dituzte.

Hizlaria: Mbaye Gil (Dakar, Senegal), erizain asistentziala, 2018az geroztik Osakidetzan dihardu, eta Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko graduko (EHU) ikaslea da. Sunu Gaal GKEko burua da; horren bitartez, Jaxaay herriko (Dakarreko aldiriak) osasun-zentroak hobetzeko proiektuak bultzatzen ditu.

Sarrerak:

  • Sarrerak lehiatilan eros daitezke (San Prudentzio kalea, 22-24) edo webgunena erreserbatu: www.cinesflorida.com
  • Prezioa: 3 euro

Local

Florida Zinemak – (1. aretoa)
San Prudencio, 22
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España