Cargando Eventos

« Todos los Eventos

KeLepo eta Felix Buff

abril 17

Ke Lepo Alejo Orbegozoren alter ego musikala da, urteak daramatza sintetizadorearen eta musika elektronikoaren aukerak esploratzen. 2023ko abenduan Izpi izeneko lehen diskoa kaleratu zuen, Forbidden Colours Diskotxearen zigilupean. Bere soinuak elektronika esperimentala, avant-gardea eta synthwavea uztartzen ditu, introspekzioa eta aurkikuntza sustatzen dituen atmosfera sortuz. Inprobisazioa eta esperimentazioa dira bere sormenaren ardatzak, eta hainbat artista garaikideren eraginak antzeman daitezke bere lanean. 2025ean, Izpi aurkeztuko du Felix Buff bateristarekin batera, proposamen indartsu eta dinamiko batean; sintetizadoreak eta bateria uztartuz, diskoaren kantuak ikuspegi biziago eta energetikoago batetik eskainiko ditu.

Local

Izaskun Arrue Kulturgunea ? Gasteiz Antzokia
Errementari kalea, 32
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España