Kideak:
Kelly Green: pianoa eta ahotsa
Luca Rosenfeld: kontrabaxua
Unai Olabarri: bateria
AEBetako Kelly Green pianista eta abeslariak ibilbide internazional bizia garatu du bere hirukotearekin, Great American Songbook-aren eta jazzaren kanoneko abestien moldaketa bereziak eta jatorrizko konposizioak interpretatuz. Bere proposamenak lirismoa, swing-a eta nortasun artistiko sendoa uztartzen ditu, eta horrek bihurtu du New Yorkeko eszenako ahots berri interesgarrienetako bat.
Kelly Green Triok bira luzeak egin ditu AEBetako ekialdeko kostan, San Frantziskon eta Europan, eta Dizzy’s Club Coca-Cola, Birdland Theater, Mezzrow Jazz Club eta Kennedy Center for the Performing Arts bezalako agertokietan jo izan dute, Nat King Coleren mendeurrenari eskainitako DC Jazz Festivalen barruan. Era berean, York Collegen eta Kolonbian masterclass-ak eman dituzte, beren ikuspegi pedagogikoa indartuz.
2018an argitaratu zuten lehen diskoa: Kelly Green Trio: Volume One, kritikaren aldetik goraipatua izan zena eta All About Jazz, Jazziz eta NYC Jazz Record bezalako aldizkarietan nabarmendu zena. 2024an bigarren lana kaleratu zuten: Seems (Green Soul Studios / La Reserve Records), Bunker Studios-en grabatua, eta horrekin beren nazioarteko proiekzioa sendotu dute, mundu osoko irrati-kateetan entzun ahal izan delarik, hala nola WUCF, XM Radio edo WBGO.