Istorio xamur eta dibertigarria, antzerki baten euskarrien artean kontatua, zuzeneko musikaren eta objektu-antzerkiaren bidez haritua.
Adiskidetasunaz eta biziraupenaz hitz egiten duen abesti forma duen istorioa; batzuei mesede egiten dienak besteei kalte egin diezaiokeen munduan leku propio bat bilatzeaz mintzo dena.
Dortoka txikia ilargirik gabeko gau batean jaiotzen da hondartzan. Bere senak esaten dio izarrek ur gainean duten islari jarraitu behar diola itsasoraino iristeko, baina, hiriko argiek nahastuta, dortoka txikia, jakin gabe, mundu guztiz ezberdin batean barneratuko da…