Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Kexaako monumentu multzoa: Udaberriko bisita gidatuak

abril 2 - mayo 10

Kexaako monumentu multzoak berriz ere ateak irekiko dizkie herritarrei udaberri honetan, bisita gidatuen programa baten bidez, Arabako Lurralde Historikoko ondare gune garrantzitsuenetako bat ezagutzeko.

Guztira 16 bisita jardunaldi programatu dira apirila eta maiatza bitartean, eta guztira 480 plaza daude erabilgarri. Bisitak ordubete inguru iraungo dute, eta egunean 15 pertsonako bi taldetan antolatuko dira.

Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak nabarmendu duenez, bisita horiei esker, «Arabako ondarearen monumentu multzo garrantzitsuenetako bat herritarrengana hurbiltzen jarraitu daiteke, zeina baita Foru Aldundiak hura zaintzeko, ikertzeko eta haren ezagutza errazteko hartu zuen gune bat».

Ibilbidean, parte hartzaileek multzoko hainbat gune ezagutu ahal izango dituzte, hala nola multzorako sarbidea eta erdiko patioa, Adatseko Andra Mariaren hilobi kapera eta monasterio dominiko zaharrari lotutako hainbat gune, eta aiaratarren leinuaren eta monumentu gunearen beraren historian sakondu ahal izango dute.

Bisitak 12:00etan egingo dira beti, egun hauetan:

  • Apirila: 2, 3, 4, 5, 6, 11, 12, 18, 19, 25 eta 26
  • Maiatza: 1, 2, 3, 9 eta 10

Iraupena: ordubete inguru

Plazak: 30 pertsona eguneko (15eko bi talde)

Hizkuntza: gaztelania edo euskara

Prezioa: doakoa, aldez aurreko erreserbarekin

Izen emateak

Parte hartzeko, aldez aurretik erreserba egin behar da online:

Bisitak ez dira irisgarriak mugikortasun urriko pertsonentzat, multzoaren ezaugarri arkitektonikoak direla eta.

Local

Kexaa / Quejana
Ayala/Aiara, Álava 010 España