Haurrentzako eta familientzako magia-ikuskizuna, horrela aurkezten du Kidam magoak: «Aspertuta zaude zeure koinatua brokolia goratzen entzuteaz? Faktura eta prezioen igoerak itotzen zaitu? Etxeko txikiekin egiteko ideia dibertigarriak agortu zaizkizu? Hartzazu atseden eta zatoz Smile ikustera. Ikuskizunak irauten dituen 60 minutuetan zure arazoak desagertu eta haien lekuan sekulako irribarrea agertuko da».
0-5 urte bitarteko haurrak heldu batekin joan beharko dute ikuskizunera.