Klaustro Sound 24 programaren barruan.
Klaustro Sounds eszenatokian estreinatuko da Somnia, Naiara De La Puente soinujole gasteiztarraren eta Tania Cortes konpositore eta artista bisual ekuadortarraren arteko lankidetzatik sortutako diziplina anitzeko proposamen artistikoa. Proiektu honek akordeoia, elektronika eta ikusizko arteak uztartzen ditu, zentzumenen arteko mugak lausotzen diren unibertso bat sortzeko, ikusleari soinu- eta ikus-paisaia batean erabateko murgiltzea eskainiz.