Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Klaustro Sounds 25: Lofácil: «Umbrales»

abril 13

Klaustro Sounds 25 jaialdiaren barne.
 
«Umbrales minari eta itxaropenari buruzko abesti-bilduma bat da. Ekoizpen trinko eta limurtzailea du, lurraren sakonetik arnasten duen besarkada baten modukoa” (Creando Espacio, 2024).

Ondo dakite besarkada baten distantzia laburrean, alegia, kontzertuetan, zaurgarritasun- eta konexio-maila handia lor daitekeela. Hala, Lofácil proiektuaren lana osatzen duten konposizioen zuzenekoetan esperientzia intimistak proposatzen dituzte, soinu-paisaia espezifikoak ehunduta; hasperenak oihu bihurtu eta geruza sintetiko amaigabeetan zabaltzen dute espazioa. Zuzeneko ekoizpen-saio horiek interpretazio partikularrak dira, eta abiapuntu eta xede bera daukate: jendearekin harremanetan dauden —eta ondorioz errepikaezinak diren— Leku Habitatuen arkitektura akustikoa.

  • Lofácil-en bigrafia

Lofácil (Maria Barrena eta Carlos de Arquer) musika-sorkuntzako eta soinu-ikerketako proiektu bat da, pop abestien eta elektronika esperimentaleko atmosferen arteko mugan kokatua. Elkarren artean, ahotsak erraietatik komunikatzeko duen boterea esploratzen dute, giza esperientziaren hizkuntza komuna, bihotzen arteko konexio zuzena sortzeko gai dena. Konexio hori da euren musika. Begiak ixte hutsarekin, duoaren ekoizpen preziosista eta erradikalek leku oniriko, iradokitzaile eta, zenbaitetan, aldakorretara eramango gaituzte, espazio zehatz eta bizigarrietara; bi artistek egindako Arkitektura ikasketen (ETSA Madril) isla argia.

Maria Taosaren hitzetan (Radio 3), «ekoizpena oso konplexua da, baina eman dioten sentsibilitateari esker, erraza, erosoa eta atsegina da entzutea, besarkada baten modukoa. Mariaren ahotsak, jakina, badu horretan ikustekorik». Haien erreferentzien artean, nabarmentzekoak dira HVOB, Maria Arnal, Bronquio, Pomme eta Sevdaliza.

Local

Falerina Lorategia (Montehermoso Kulturunea)
Fray Zacarías Martínez, 2
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España