
Kontzertu honetan, Alondra Bentleyk teklatu-jotzaile Érika Lópezekin batera La materia albumeko eta aurreko lanetako abestiak interpretatuko ditu. La materia album liluragarria, sakona eta zirraragarria da. Intuizioaren eta nolabaiteko kaosaren lagun, ez zuen album kontzeptual bat egitea aurreikusi, baina abestiak bere kasa lerrokatzen joan ziren, egoeren seme-alaba bailiran. Izan ere, mundu osoa gelditu eta etxean itxita geratzen zen bitartean, berak bizitza berri bat ekarri zuen mundura, existentziari buruz hausnartzera eraman zuena. Horrela sortu zen disko honen esentzia biltzen duten bertso sorta bat, mundu materiala eta lurrekoa mundu kosmikoarekin eta alde espiritualarekin elkarrizketan jartzen dituena. Eta harrigarri bada ere, gaztelaniaz sortu ziren, modu “erabat natural eta biszeral” batean, nahiz eta ondoren lan handiz findu zituen.