Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Klaustro Sounds 26: Garazi Navas & Tunipanea

diciembre 13

Tunipanea eta Garazi Navas hasiera batean jatorri eta soinu-unibertso ezberdinetatik datozela dirudien arren, harrigarria bada ere, oso modu naturalean komunikatzea eta ulertzea lortzen duten bi artista dira, beti haien makinen bidez: automatak eta akordeoia. Fisikoki eta metaforikoki hedadura handia duten makinak, batera tinbre konplexuak eta ehundura heterofonikoak sortzen dituztenak, batzuetan elkarri jazarriz eta besteetan elkarri lagunduz. Urteak daramatzate batera jotzen (kontzertuak eman dituzte Rekalde Aretoan edo Azkuna Zentroan, besteak beste) eta une bakoitza aukera paregabea izaten da erreakzio eta soinu-erantzun berriak aurkitzeko, haiek ere harritzen baitira elkartzen diren guztietan.

Jonathan García Lana / Tunipanea bizi eta lan egiten du, 2010ean bertan bere tailerra ezarri zuen. Arte Garaikide, Teknologiko eta Performatiboan (EHU) masterra da, eta prestakuntza hori elektronika, robotika, soinua, artisautza eta fabrikazio digitaleko ikasketa teknikoekin osatzen du. Bere praktika lutheria esperimentalean ardazten da: baliabide tradizionalak eta garaikideak uztartzen dituzten musika-tresna hibridoak diseinatu eta eraikitzen ditu.

Garazi Navas Mundiñano 2021ean Musika-Interpretazioko Irakaskuntza Artistikoen Masterra akordeoi espezialitatean bukatu zuen Musikenen (Euskal Herriko Goi-Mailako Musika-Ikastegian) eta 2020an Euskal Musika Tradizionalean Graduondoko Espezializazio-Ikastaroa ere burutu zuen. Askotariko proiektuetan parte hartu du musika garaikidea, klasikoa, tradizionala eta baita beste estilo batzuetakoa ere interpretatuz, eta Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin (BOS) bakarlari bezala jotzera heldu zen. Askotariko diziplinetako artistekin elkarlanean aritu ohi da, dantza, poesia, antzerkia edota instalazio artistikoak barne hartzen dituzten proiektuetan, soinu-bandetan eta inprobisazio librearen inguruko ekimenetan, bai bakarlari bezala bai taldeekin ere.

Local

Letren Fakultatea (UPV/EHU), Montehermoso Kulturunea, UNED Gasteiz, Artium Museoa, Jimmy Jazz Aretoa, Florida Zinemak, Bakh, Euneiz eta Buesa Arena.
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España