Irakurtzea praktika hezitzaile eta sortzailea da, gizabanakoetan jakintza eta irudimena sustatzen dituena. Horrela, irakurzalea den gizartea gizarte kritikoago, toleranteago, adeitsuago, zibikoago eta azken finean libreagoa da.
Hau kontutan izanik, KMK Liburutegiak irakurketa ardatz izango duen jarduera bat antolatu du irakurketa kluba eta solasaldiak uztartzen dituena. Jarduera hori lau ziklotan egituratuko da eta ziklo bakoitza honela osatuta egongo da:
Jardueraren dinamizatzaileak Uxue Alberdi eta Ander Izagirre izango dira. Bakoitzak bi ziklo gidatuko ditu; Uxuek bi ziklo euskeraz eta Anderrek beste biak gazteleraz.
Gaiaren aldetik, lau zikloetako bakoitzak KMKren izatearekin erlazio zuzena duten ardatzetako bat izango du oinarri. Hala nola lurraldea, hitza, berrikuntza eta ondarea. Ardatz hauez gain, eta aurten ospatzen ari garen Ipuscoa hitzaren milurtea dela eta, gainera, jardueraren ikuspuntua bereziki Gipuzkoatik eta Gipuzkoarakoa izango da. Horregatik, bertako dinamazatzaileak, idazleak, istorioak… uztartuko dituen zikloak izango dira.
SAIOAK
Esan bezala, irakurketa klubeko saioak Errege-Erregina Katolikoak kaleko egoitzan izango dira, arratsaldeko 18:30etatik 20:00ak arte. Parte-hartzaile kopurua mugatua izango da (12 lagun) eta plazak inskripzio-hurrenkeraren arabera esleituko dira. Solasaldien kasuan berriz, Santa Teresa Komentuan izango dira, ordutegi berean. Kasu honetan sarrera librea izango da edukiera bete arte.
Hau da lehenengo bi zikloen inguruko informazioa (dagoeneko lehenengo zikloko saioetan izena eman daiteke):
1. Zikloa. LURRALDEA (gazteleraz)
Gidaria: Ander Izagirre
Irakurketa klubeko saioak (Errege-Erregina Katolikoak, 16. Aurretiko izen-ematea)
Topaketa (Santa Teresa Komentua. Sarrera librea edukiera bete arte)
2. Zikloa. HITZA (euskaraz)
Gidaria: Uxue Alberdi
Irakurketa klubeko saioak (Errege-Erregina Katolikoak, 16. Aurretiko izen-ematea, laster)
Topaketa (Santa Teresa Komentua. Sarrera librea edukiera bete arte)
Udazkenean (irailetik abendura) beste bi ziklo izango dira, eta horien berri emango dizuegu aurrerago.
KMK Liburutegitik irakurketa eta topaketa hauek gurekin partekatzera gonbidatzen zaitugu. Zatoz KLUBAK saiora!