
Urteari amaiera emango diote irakurketaren inguruko topaketa berri batekin. Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegitik KLUBAK programaren laugarren zikloan parte hartzera gonbidatu nahi gaituzte. Oraingo honetan, ondarearen inguruan arituko diren bi irakurketa eta solasaldi bat proposatzen dizkigute. Saioak gazteleraz izango dira eta Ander Izagirrek dinamizatuko ditu.
Irakurketa klubeko bi saioak Errege Katolikoen kaleko lokalean egingo dira eta beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea. Ziklo honi amaiera emango dion solasaldia berriz, Santa Teresa komentuan izango da. Bertan, Izagirrerekin batera, Josebe Blanco idazle eta artzaina egongo da.
Hemen duzue KLUBAK programaren laugarren ziklo honen informazio guztia.
Gidaria: Ander Izagirre