Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Klubaren Espektroa» jardunaldia: kultur guneen inpaktuari eta balioei buruzko hausnarketa

noviembre 21, 2024

Musika Bulegoak eta Kultura Livek Klubaren Espektroa antolatu dute, klub eta kolektiboen ekitaldi eta espazioak moldatzen dituzten balio, egitura eta baliabideetan sakontzera gonbidatzen duen hausnarketa-jardunaldia. Nazioarteko topaketa honek elkarrizketa-gune bat proposatzen du ekimen horiek gure komunitateetan duten eraginari buruz eta espazio inklusiboagoak, jasangarriagoak eta sortzaileagoak sortzen nola lagun dezakegun azaltzeko.

Jardunaldia azaroaren 21ean (osteguna) izango da, 18:00etan, Donostiako Dabadaba aretoan, ingelesez eta gaztelaniaz.

Hauek dira parte hartzen duten kolektiboak: Spook (Valentzia), Sexy Lady Massive (UK), Panke Culture (Berlin), Me Siento Extraña (Barcelona), Poing Club (Rotterdam), Lagrima (Madrid) eta Dengo Club (Lisboa).

Izen-ematea doan da, eta esteka honen bidez lor dezakezu zure sarrera.

Local

Dabadaba
Mundaiz, 8 - Bajo
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España