Cargando Eventos

« Todos los Eventos

KOKEIN + GONBIDATUAK

noviembre 8

Musika talde batek 25 urte betetzea ez da oso arrunta, eta horrelakoak ospatzeko beharra dago.

Eibarko KOKEIN boskoteak urte osoa darama haien 25. urteurrena ospatzen, disko berria ere esku artean dutela. Taldea 1999an sortu zuten, hau da, iragana eta orainaren arteko ia urruneko muga hartan. Baina, geroa izan da beti hauen lekua. Beti geroa! KOKEIN inoiz ez baita han egon, beti hemen. BIDEA DA HELMUGA, haien azken diskoak dioen bezala. 2024. urteko amaieran kaleratutako disko honetan 5 abesti berri topa ditzakegu, baita 25 urteko ibilbide honetan sortutako beste 5 abestiren bertsioak. Bertsio bakoitzean lagun desberdinen lagundu diete kanta horiei bizitza berri bat emateko. IAK-Izaskun Arrue Kulturgunetik 25. urteurreneko ospakizunetara gehitu gara eta kontzertu berezi izango dugu gure baitan.

KOKEIN taldeak BIDEA DA HELMUGA disko osoa joko du egun horretan, bertsioetan parte hartu zuten kolaboratzaileak ere hemen izango ditugula: Maite Narbaiza, Ander Mujika eta Joseba Baleztena, Nakar, Zea Mays, Eraso! eta Mursego.

Musika talde batek 25 urte betetzea ez da egunero ikusten den zerbait, eta ospatu behar da.

 

Local

Izaskun Arrue Kulturgunea ? Gasteiz Antzokia
Errementari kalea, 32
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España