Kokito oporretan doa! Kanarietara! Aireportuan estimulu asko daude, eta Kokito une batez oharkabetu eta Ingalaterrarako hegaldian sartuko da. Hurrengo helmuga, Londres. Kokitok, etxerako bidea topatu nahi badu, bertan hitz egiten duten hizkuntza bitxi hori ikasi beharko du.