Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Kolapsoa»

marzo 25, 2026

Publizitate agentzia honetako hiru kideak edozer saltzeko kapaz dira. Den-dena, baita behar ez duzuna ere. Batik bat, behar ez duzuna.

Despistatuz gero, bi buruko koilara bat salduko dizute, horrela azkarrago bazkalduko duzula esatearekin batera. Edo ohe birakari bat, zure estresa gauero zentrifugatuko duena. Edozer. Txakurrentzako katiuskak eta arbolentzako aterkiak. Hauen kanpaina baten ondotik, Arabar Errioxan ardo urdina eskatzera iritsi zen jendea.

Azken orduko eskaera batek, ordea, hankaz gora jarriko du agentzia. Gauza bakar bat saltzea lortu behar dute: gehiago ez erosteko gogoa.

Turbo kapitalismoak sinetsarazi digu urtero eros dezakegula mugikor berria, udaberri eta udazkenero arropa berria eta astebururo, eskapadatxoak egin. Munduak berdin jarraituko duela, ez dela beldurrik izan behar, ez dagoela mugarik, eta, mugak daudenean, ez direla gure ardura.“Bizi ezazu momentua” leloaren bertsiorik kutreena erosi diegu, eta, pixkanaka, ahaztu egin dugu zoriontsu bizitzeko ez dugula horrenbeste su artifizial behar. Zenbat behar dugu? Edo, agian, zer behar dugun galdetu behar diogu gure buruari?

Fitxa artistikoa:

  • Egilea: Kolapsoa-Jon Ander Urresti
  • Testuak: Nerea Ibarzabal
  • Talde sorkuntza: Nerea Ibarzabal
  • Zuzendaria eta dramaturgoa: Matxalende Pedro, Jon Ander Urresti
  • Antzezleak: Txubio Fernandez de Jauregui,Maite Muguerza, Jon Ander Urresti.
  • Soinua eta musika: Asier Rentería
  • Jantziak: Paloma Merino

Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 2026ko Neguko Programazioaren parte da.

Local

Jesús Ibáñez de Matauco antzokia (Hegoalde gizarte-etxea)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España