
Robertok berak sortutako doinuez osatutako Garena izeneko EP-a da berriz, Miren alabarekin eta gainonzeko taldekideekin batera kaleratutako azkena. Doinuen bidez, kopla zahar eta berriekin uztartuz, transmisioa bermatzen da, tradizioak eta gaurkotasunak topo eginik. Aita-alabarekin batera, beste lau musikarik osatzen dute taldea, doinuak kontrabaxu, mandolina, gitarra eta haizezko tresnez maisutasunez jantziz. Tradizioa, teknika, goxotasuna eta aire garaikideaz gozatuko du entzuleak zuzeneko aberats eta sakonetan.