Joe Saccoren Gerra Gazan komikiaren aurkezpena.
Julen Gabiria (Itzultzailea), Elisa Huarte (BDZ-ko kidea) eta Joseba Beramendi “Exprai” (marrazkilaria eta diseinatzailea) egongo dira.
Gerra Gazan 32 orrialdeko garrasia da, gerraren indarkeriari buruzko komiki latza, demokraziaren hauskortasunaz diharduen obra. Kaosaren aurrean ezertarako ahalmenik ez duen gizon batek, Joe Saccok, paparretik heldu eta irakurketan murgiltzeko gogoa piztuko digu. Palestinaren ildoan, adore politikoari eta erantzukizun moralari aurrez aurre begiratzen dion hausnarleta bat dokumentatu du.